2019eko azaroaren 6an

Ignacio MarĂ­a Barriola Eraikina UPV-EHU (Donostia)

Aurkezpena

Euskal instituzio publikoek, Hirugarren Sektoreko entitateekin batera, Euskadiko bizitegi-bazterketaren fenomenoa hobe ezagutzeko ekimen desberdinak garatu dituzte azken urteotan, eta arlo honetako politika eraginkorragoak artikulatzeko.

Ikerkuntza-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekimenei dagokienez, 2012 urtetik, bi urtean behin, bizitegi-bazterketa pairatzen duten pertsonen gaueko zenbaketak egin dira.Euskadiko bizitegi-bazterketa egoeran dauden IV. Zenbaketa 2018ko urrian 26 euskal udalerritan egin zen, eta ia mila boluntario partaide izan zituen.Gainera, 2014 urtetik, bi urtez behin, Bizitegi Bazterketari buruzko Jardunaldiak antolatu izan dira, eta aurreko urteko zenbaketari buruzko datuak eskaintzeaz gain, bizitegi-bazterketaren fenomenoari buruzko eztabaida-, sentsibilizazio- eta gogoeta-foro bilakatu nahi da.

Marko horretan, Euskadiko Bizitegi Bazterketari buruzko IV. Jardunaldiak sei hilabete barru Ignacio Maria Barriola zentroan antolatuko dira, UPV-EHUko Ibaetako kanpusean, Donostian.Aldi honetan, enfasia interesezko bi osagaietan jarriko da:

  • Alde batetik, Etxerik gabeko Euskal Estrategia, 2017 urtearen bukaeran euskal instituzio nagusiek onartua.
  • Bestetik, bizitegi-bazterketari buruzko errealitate berrien analisia, zenbaketetan zehaztu izandako pertsonen zenbatekoaren hazkuntza ikusita eta egoera horretan dauden pertsonen profiletan gertatzen ari diren aldaketak aintzat hartuta.

Horretaz gain, pertsona erabiltzaileen baliabide- eta politika-diseinuan partaidetza sustatzeko zenbait entitateren ekimenei ere arreta berezia jarri nahi zaio aldi honetan, baliabide eta politika horiei buruzko iritzia ezagutzeko lagun horiei aukera eskainita.

Gainera, aurreko jardunaldietako arrakasta aintzat hartuta, aldi honetan etxegabeko pertsonen aldeko eskuartze-tresnei buruzko prestakuntzari, gogoetari eta eztabaidari arreta berezia jarri nahi izan zaio.Ildo horretatik, lantegi paraleloak, aldiberekoak, mantendu dira etxegabeko lagunei buruzko eskuartze-arloari hertsiki erlazionatuak dauden sei gairen inguruan.Lantegi bakoitzaren plaza-kopurua mugatua dagoenez, plazak izen-emate hurrenkera zorrotzaren arabera esleituko dira.